Duela 18 urte hasi zuen Gazte Asanbladak bere ibilaldia, hasiera batean gazte aisialdiari bidea emanez.1995 ean egin zen Lokalen inguruko lehen apostua, Onena gaztetxea alegia.
Onena gaztetxea abuztuaren 14ean okupatu egin zen urte bateko ametsari ekinez. Ekimen hortan milaka lorpen izan ziren, azpimarragarria gaztetxea okupatu ondorengo lehen asanblada 100 ta piko pertsonakoa izan zela.
Hala ere gazteok kalean bukatu genuen.Horretarako hasi genuen kalean jarraitzen dugu dinamikak non ekimen ugari egin genitun. Hala ere hauteskundeak erortzear zirela ta entzunda udaletxeak lokal bat eskeini behar zigula, gazteok erabaki genuen lokal hori okupatzea. Berehala Ukarrek bere txakurrak bidali zituen ta hauek gazteok bortizki desalojatu gintuzten.
Udaletxearen ideiak ta nahiak ikusita kolektiboen arteko elkarlanarekin “Gazte Bai” dinamika piztu genuen. Dinamika horrekin gazte ugari bildu genuen ta ikusi genuen Atarrabiako gazteriak daukan potentzialidadea. Era berean udaletxearekin negoziaketetan hasi ginen baina dakigunez udaletxe honek negoziaketetarako duen disposizioa.
Dinamika hontan lokalei buruzko erreferendum bat egin genuen eta 300 gaztek baino gehio autokudeatutako udal lokal bati baietza eman zioten. Nahiz eta hainbeste lana egin ta hainbeste gazte bildu negoziaketak hautsi egin ziren udaletxeak ez zuelakoz atzera egiten , eta gazteok ezin genuen atzerago joan.
Urteak pasata kalean denbora luze emanez gero “Naranjitoen” kanpainari eman zitzaion hasiera.Kanpaina honek 3 epeetan zegoen banatuta.
..... - Ixildu (modu honekin erakutsi nahi genuen nola zegoen gure herriko gazteria)
..... - Kamara “Klaketa irudia” (grabaketa bat irudikatzen zuen)
..... - Akzioa (kuadrilengana jo genuen elkarrizketak egitera)
Lan honek hainbat irakaspen eman zizkigun eta ondorioz Zilbeti okupatu genuen (Irailaren 11 batean 2004. urtean) eta horrekin erakutsi genuen autokudeatutako proiektuek gazteongan duen onespena. Hemen hainbat kolektiboekin elkartzen joan ginen ikusi genuelakoz gazteok bat egin behar genuela eta honezkero Atarrabiako gazte kontseilua eratu zen.
Okupazioa ta ondorengo lehenengo asanbladan 130 gazte inguru parte hartu genuen, amets berri bat hasten zen eta guztion lanarekin burututako ametsa. Ametsa aurrera eraman nahi arren hiru hilabetetara deslojatu gintuzten eta baita ere zinegotziek berriz ere saldu gintuzten. Desalojo egunean aipatzekoa da Poliziek eragindako hainbat arrisku une, iada denok ezagunak ditugunak.
Nahiz eta desalojoa eman gazteok geure proiektua aurrera ateratzeko ideiarekin jarraitzen genuen eta Martxoan kale nagusiko bi etxe okupatu genituen. Penagarria zen etxeen egoera baina geu akondizionatzen hasi ginen.
Aldi berean sinadurak biltzen joan ginen ta baita hainbat denda,taberna,... atxikimenduak jasotzen “gaztok kudeatutako udal lokalak nahi ditugu” dinamikaren inguruan.Herriarengatik jasotako erantzuna ikaragarria izan zen baina sinadurekin uda hontan jarraituko dugu, beraz jendearen partehartze ta laguntza beharko dugu.
2005eko Uztailan erabaki genuen Irla deitzen den espazioa askatzea, horretarako eremua atondu ta geure ekintzak egiten hasi ginen. 500 metro karratu zituen eremu horretan aisialdi-leku bat egitea pentsa genuen, bankuekin, mahaiekin, eszenatoki batekin,... herriak nahi ez gero erabili zezakeen leku bat izateko asmoz. Hainbat gauza pentsatuak genituen han egitea (flamenco ikuskizuna,...) baina botereak beti bezala bortizki erakutsi zituen bere atzaparrak eta azkenik guk irlatik at egonda guk eraikitako guztia txikitu egin zuen Arvena empresa ta policía foralaren bitartez.
Otsailak 11n (2006), erabaki genuen Zilbeti ber-okupatzea,ikusi genuelakoz gazten topaleku fisiko bat behar genuela eta lehenengo hustutzearen ezkero urte bat baino gehiago hutsik eman zuela ikusita. Egun horretan bertan desalojatutak izan ginen hala ere ikusi izan ahal zen egindako hainbat ekintza eta ez hori bakarrik baita argi geratu zen gure aurrera jarraitzeko apostua.